Hedabideen plangintza eta erosketa

PROPAGA hedabideen plangintza eta erosketan espezializatutako zerbitzu orokorrak eskaintzen dituen agentzia bat da. Hedabide eta bezeroen arteko lotura egiten dugu, gure helburua etekinik eta estaldurarik handiena lortzea delarik. Planifikazio erreminta eta audientzia ikerketa zerbitzuak gure bezeroen esku jartzen ditugu. 2001etik Bureau Veritas-ek ziurtatutako ISO:9001 kalitate arauak bermatutako kalitate sistema jarraitzen dugu.

Marketing digitala

Erosketa programatiko bidez egindako kanpainak euskarri digital berrietan. Prozesua honakoa da: lehen fasean bezero eta produktuaren analisia, nori zuzendua dagoen, hitz gakoak, iragarkien diseinua eta egokitzapena testu eta banner formatuan; bigarren fasean gainbegiratzea, aldaketak eta kanpainak web orri, blog, sare sozial, atari, aplikazio, bilatzaile eta online hedabideetan izandako eraginaren informe eta estatistiken elaborazio eta azterketa:

  • Google Adwords
  • Google Display
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook
  • Instagram
  • Linkedin

Diseinu estudioa

Propagan gure kanpainen diseinu eta egokitzapenak egiteko gure sortze-estudioa dugu:

  • Prentsa, irrati, telebista, kanpoalde eta interneterako materialak
  • Identifikazio korporatiboko eskuliburuak
  • Liburuxkak, katalogoak, kartelak, stand-diseinua
  • Publizitate-euskarri ezberdinetarako originalen egokitzapenak
  • Publizitate-diseinuari lotutako guztiaren koordinaketa: argazkilariak, bideo ekoiztetxeak, soinu-estudioak, inprenta, etab
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad